iz. Siberiako hegoaldeko herri mongola, Oira Toghon-en gidaritzapean, 1334 inguruan, inperio bihurtu zena. Temujin-ek Ekialdeko mongolekin elkartu zituen kalmukak, baina burujabe egin ziren berriz XVII. mendean. Txinatarrek menderatu zituzten 1759an.