Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kalkulagailu

iz. Zenbakizko kalkuluak egiteko gai den tresna.  v  Gaur egungo kalkulagailuak Blaise Pascal-ek 1642. urtean asmatu zuen makina aritmetiko digitalaren ondorengoak dira. Geroago, XVII. mendean, G. W. Leibniz-ek makina aurreratuago bat asmatu zuen, eta XIX. mendean, erabiltzeko gero eta errazagoak eta txikiagoak ziren kalkulagailuak egin zituzten. XX. mendearen lehendabiziko hamarkadetan, mahai gaineko kalkulagailuak, hau da, aldean erabilgarriak, asmatu ziren; batzuk mekanikoak ziren, eta beste batzuk berriz motor elektrikoz ibiltzen ziren. 1955 ondoko urteetan, datu-prozesatzeko sistema elektronikoek izandako bilakaera zela eta, zaharkituriko kalkulagailu mekanikoak alde batera utzi ziren kalkulagailu elektronikoen mesedetan. XX. mendearen azken urteetarako sortu ziren lehen sakelako kalkulagailuak; horiek oinarrizko eragiketa aritmetikoez gainera, funtzio matematiko bakunak edo sinpleak ere egin ditzakete (ohiko funtzio trigonometrikoak eta alderantzizko funtzioak adibidez); datuak eta aginduak gorde ditzakete memorian, eta ordenagailu txikien antzera programatzeko ahalmena ere badute.