Kalinizio Heliopoliskoa
Greziako arkitektoa (Heliopolis, Siria, K.o. VII. mendea). Berak asmatu zuen su grekoa, guduan hodi batzuen bidez etsaiaren ontzietara edo gudarien artera jaurtitzen zen isurkari guztiz sukoia, itzaltzen ia ezinezkoa zena. Su grekoa zerez zegoen osatua inork ez zekien, Bizantzioko enperadoreak eta Kalinizioren familiak izan ezik, eta familia horrek zuen isurkaria prestatzeko ardura. Gaur egun oraindik ez da asmatu su grekoa zerez zen osatua, baina naftaz, sufrez, eta beste zenbait osagaiz egina zela uste da. Zizikoko guduan (673) erabili zen lehenengo aldiz, eta horri esker menderatu zituzten gudu horretan bizantziarrek musulmanak.
- Kalila eta Dimna
- Kalila
- Kalimako
- Kalinin
- Kaliningrado
- Kalinizio Heliopoliskoa
- Kalino
- Kaliope
- Kalipo
- kalipso
- Kalipso