Kaliope
Antzinako Greziako mitologian, bederatzi musetan nagusia, poesia epikoaren babeslea. Jainkoen errege Zeusen aurrean, Afroditak ala Pertsefonek, Adonis nork eramango lehiaketa erabaki zuen. Istorio gehienen arabera, Eagro Traziako erregearengandik Orfeo izan zuen. Apolo ere maitale zuen, eta bi seme izan zituen harengandik: Himen eta Ialeno.