Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalino

Antzinako Greziako olerkari elegiakoa (Efeso, K.a. VII. mende erdi aldea). Oso zati gutxi geratzen dira haren obratik. Horietan ikusten denez, zimeriarrak (oraingo Errusia hegoaldeko herri bat) Asia Txikian sartzen ari ziren. Kalinok koldarkeria arbuiatzen du, eta gudurako prestaketan ausardiaz bete daitezen eta guduan bihoztun izan daitezen sustatzen ditu gizonak.