Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaliningrado

(Al. Königsberg). Errusiako mendebaleko hiria eta ibai-portua, izen bereko eskualdeko hiriburua (15.100 km2 eta 824.000 biztanle), Vistulako golkoaren iparraldean, Pregolia (150 km) ibaiaren bokalean, Baltiko itsasoaren ertzean. 371.000 biztanle. XVI. mendean sortutako unibertsitatea. Industriagune garrantzitsua (janari industria, kontserbak, ontziolak eta eraikuntza mekanikoak). Baltiko itsasoko itsas armadaren baserik garrantzitsuena dago bertan.  v  Historia. 1255. urtean sortu zuten Königsberg-eko hiria eta Hansako elkarteko kide izan zen 1340. urteaz gero. Zaldun teutoien maisu handiaren egoitza bihurtu zen XV. mendean eta Prusiako dukeena geroago. Bertan koroatu zituzten Prusiako erregeak izan ziren Federiko I.a (1701) eta Gilermo I.a (1861). ik. Könisberg.