Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaiserlautern

Alemaniako hiria (Renania - Palatinatua), Manheim-en ekialdean dagoena. 97.664 biztanle (1986). Industria eta turismogunea.  v  Historia. Lehen aldiz 882. urtean agertzen da Kaiserlautern dokumentuetan aipatuta. 1276az gero hiri inperiala izan zen. Hogeita Hamar Urteko gerrako ekintza militarretan garrantzi handia izan zuen.