Kaiser, Henry John
Estatu Batuetako industrialaria (New York, 1882 - Honolulu, 1967). Autobideak eta urtegi handiak eraiki zituen 1921-1938. urteetan. 1939an Permanent cement corporation enpresa sortu zuen, berehala munduko porlan ekoizlerik handiena izan zena. 1940az gero osagaiak aurrez prestatuta edukitzeko sistema erabili zuen itsasontziak egiteko. Hegazkinak eramateko lehen itsasontzi aurrez fabrikatua (1942), eta Normandiako lehorreratzean parte hartu zuen aliatuen ontzidiaren heren bat eraiki zituen. Gerra bukatu zenean, aurrez fabrikatutako etxeak egiten jardun zuen.
- Kairamo, Erkki
- Kairo
- kairotar
- Kairuan
- kaisar
- Kaiser, Henry John
- Kaiserlautern
- kaiuga
- kaixero
- kaixo
- kaixoka