Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kairuan

Tunezko erdialdeko hiria (72.254 biztanle, 1984). Islamaren hiri santua da.  v  Ukba ben Nafi-k sortu zuen han 670ean egoitza militar bat, handik berberiarren leinuak zainpean edukitzeko, eta aldi berean Afrikako iparraldearen kontrako erasoaldiak prestatzeko, bizantziarrengandik urrun, haiek oraindik kostaldea menderatzen baitzuten. IX. mendean Ifrikiyako hiriburu izan zen aglabiarrekin. Fatimarrek alde egin zuten, eta al-Mansur kalifak han ezarri zuen berriz hiriburua X. mendean. 1057an arabiar hilaliarrek suntsitu zuten berriz ere, eta XVI. mendean erabat utzi zuten, Husseinen dinastiaren garaian, XVII. medean, berriz eraiki zen arte.