Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaiuga

iz. Irokiar hizkuntza hitz egiten duen Ipar Ameriketako indiar leinuko kidea. Irokiarren elkarteko kide ziren kaiugak. Antzina Cayuga aintziraren bazterretan bizi ziren, New Yorkeko estatuko erdialdean. Kaiugak ehiztariak eta arrantzaleak ziren, eta artoa ereiten zuten. Ipar Ameriketako iraultzaren hasieran kaiuga asko Kanadara joan ziren, eta iraultza bukatu ondoren gainontzeko kaiugak beste irokiar leinuen artean sakabanatu ziren, Ohion, Wisconsin-en eta Ontarion.