Kahn, Louis
Estatu Batuetako arkitektoa, estoniarra jatorriz (Saremako uhartea, 1901 - New York, 1974). Arkitektura arrazionalisteko arkitekto nagusitzat hartzen da, elementu neoklasikoak ere erabili zituen arren. Eraikuntzarako, batez ere, porlana eta adreilua erabiltzen zituen, masaren efektua areagotu nahian. Kahn-en obren artean azpimarratzekoak dira Kaliforniako San Diegoko Salk Institutua (1959-1964), Pennsylvaniako unibertsitateko Medikuntza Ikasketen zentroa (1959-1962), Ahmadabad-eko eraikuntza multzoa Indian (1963) eta Dakka-koa Bangla Deshen (1965-1972).