Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kai

iz. Portuetan, ontziratzea eta lehorreratzea errazten duen eraikuntza. || Portua, eraikia denean bereziki.  v  Itsasontzientzat sarrera zabala, eta ontziak lotzeko, eta salgaiak lehorreratzeko eta uzteko lekua duen itsasondoko eraikuntza. Eremu hori babesteko kontuan hartzen dira itsaso biziak eta haizeak nondik jotzen duten, eta horri aurre egiteko eraikitzen da kaia, ontzientzat sarrera zabala utzirik. Bertan egiten den lanaren arabera sailkatzen dira kaiak: merkataritzakoak, militarrak, arrantzakoak…  v  Kaiaren antolamendua era askotakoa izan daiteke: berezkoa denean, zabalgune bakarra izaten du kaiak gehienetan, eta itsasbazterrean du ontziak lotzeko lekua; kaia gizonak egina denean, berriz, eraikuntza bat baino gehiago izaten da, eta kaiak itsasbazterrari buruz elkarzut jartzen dira.