Kagoshima
Japoniako hiria, prefektura hiriburua, Kyushuko uhartearen hegoaldean. 1.797.766 biztanle (1990). Industria eta salerosketa. Unibertsitatea. v Historia. Satsuma klanaren antzinako feudoa zen Kagoshima. Hara heldu zen 1549an Frantzisko Xabierkoa santua. 1863an ontzidi ingelesak bonbardatu zuen, eta 1877an erre egin zuten.