kaiak
iz. Arraun ontzi estu arina. Brankatik popara estalia da eta pala biko arrauna erabiltzen duen arraunlariak gerritik behera estalkiaren barne izan ohi du gorputza. v Groenlandiako eta Alaskako eskimalek ehizarako eta arrantzarako erabili izan dute ontzi hori harik eta XX. mendean haren lekua ontzi motordunek hartu duten arte. v Kirol. Kaiaka kirol ontzi bihurtu zen Europan XIX. mendearen amaieran eta 1936tik aurrera kaiak estropadak Olinpiar Jokoetan sartu ziren. Estropada luzeetan eta ur lasterretan ere erabili ohi dira.