Kaarta
XVII. mendean Niger garaiaren mendebaleko ertzean sortu zen banbara erresuma. Oso bizkor sendotu zen, 1754an Biton Kulubalik, Seguko banbara erregeak, menderatu zuen arte. Sira Bo-k (1761-1780) eta Desé Kulubali-k indartu zuten berriz erresuma; Nioron ezarri zuten hiriburua. 1854an Hayy’Umar-ek hartu zuen Nioro eta estatu berri bat sortu zuen, Segu eta Niger ibaiaren erdiko arroa ere hartzen zituena.