Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaama

iz. Zool. Bobidoen familiako hausnarkari handia, hanka mehe luzeak dituena (Alcelaphus caama). 2,30 m inguru izaten da luze eta 1,35 m garai. Besagaina konkortua eta atzeko aldea baino gorago du. Oso buru tentea izaten du, eta adarrak ere konkor batetik bezala irteten zaizkio burutik gora. Gaztaina koloreko ile motz leuna izaten du. Talde txikitan ibiltzen da, eta oso ordu jakinak izaten ditu edanlekuetan biltzeko. Afrikako hegoaldeko eskualde lehorretan bizi da.