ka 2
iz. Erl. Antzinako Egipton, gizaki edo jainko baten izpirituaren hiru osagaietako bat (bai eta akh dira beste biak), arimaren adierazpide behinena. Hiru kontzeptu horiek zer adierazten zuten ez dago oso argi, baina, dirudienez, egiptoarrentzat arima zen ka, gizakiari banakotasuna, bizitzeko indarra eta nortasuna ematen zion izpirituzko izatea. Besoak gora dituela irudikatzen zen, eta heriotzaz gero janaria eman behar zitzaion.