Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaaba

(Arab. al-kaba, “jokorako dadoa”). Mekako mezkita handiaren erdian dagoen kubo formako eraikuntza. Koranaren arabera, Abraham-ek ipini zituen Kaabaren oinarriak, baina gaur egungoa VII. mendekoa da; harri grisezkoa da eta aldaketa eta konponketa ugari izan ditu. Islamaren aurreko ohitura bati jarraiki, bordatu beltzezko oihal batez dago estalia, eta urteoro erromesaldiaren amaieran berritzen zaio estalkia. Eraikuntzaren ekialdeko ertzean Harri Beltza izenekoa dago txertatua, meteorito bat seguraski, islamaren tradizioaren arabera Gabriel goiaingeruak Abraham-i eman ziona. Harri horri musu ematen diote erromesek Mekara joaten direnean.