k
Euskal alfabetoaren hamaikagarren letra. Izena ka du. v Fon. Kontsonante leherkaria, belare ahoskabea. v Fis. Letra larriz, Kelvin eskalan tenperatura maila adierazteko erabiltzen den sinboloa. Bere balioa 1,38x10-16 ergio/°C da. v Boltzmann-en konstantearen sinboloa. v Kim. Letra larriz, potasio (kalium) elementu kimikoaren sinboloa. v K byte. Ziber. Ordenagailuaren memoria ahalmena adierazteko erabiltzen den laburdura (K byte = 1024 byte). v K elektroia. Fis. K geruzako bi elektroietako bakoitza, nukleotik gertuen dagoen geruzan kokatzen dena. Haren zenbaki kuantiko nagusia unitatea da. v K geruza. Fis. Atomoaren nukleotik gertuen dagoen elektroi geruza. v K bitamina. ik. bitamina. v Mus. Ludwig von Köchelek Mozarten lanak sailkatzeko erabili zuen laburdura. K ondoren zenbakia dator. Adibidez: K 491 lanak, pianorako kontzertua, do minorrean, adierazten du.