Jung-Stilling, Johann Heinrich
(Johann Heinrich Jung sortzez). Alemaniar idazlea (Grund, Westphalia, 1740 - Karlsruhe, 1817). Familia laborari pietista batean jaio eta hezi zen eta izpiritu hori erakutsi zuen bere obran, Heinrich Stillings Leben (1777-1806, Heinrich Stilling-en bizitza) autobiografian bereziki. Haurtzaro eta nerabe garaiko bizimoduari buruzko deskribapen bikainak eskaintzen ditu Jung-Stillingek bere obran. Liburu horrek izen handia hartu zuen Hego Alemanian eta eragin handia izan zuen pietismoaren hedapenean.
- Jung, Carl Gustav
- Jünger, Ernest
- Jungfrau
- Jungitu
- Jungk, Robert
- Jung-Stilling, Johann Heinrich
- Juni, Juan de
- Junin
- Junin
- Junius, Franciscus
- Junkera, Kepa