Junius, Franciscus
Alemaniar hizkuntzalaria (Heidelberg, 1589 - Windsor, Ingalaterra, 1677). Hizkuntza anglo-saxoia edo ingeles zaharra eta hizkuntza germaniarren arteko harremanak aztertu zituen. Teologia ikasketak egin zituen. Herbehereetan egon zen 1617tik aurrera eta Ingalaterrara jo zuen 1620an. Han eman zituen hogeita hamar urteetan eskuizkribu zaharren bilduma bikain bat osatu zuen Oxforden eta ingeles literaturako testu zaharrak eman zituen argitara: Caedmon, lehen ingeles poeta kristauaren lanak (1655ean argitara emana) eta IV. mendeko Ulfilas apezpikuaren kode gotikoa (1665ean argitara emana). 1651-1674 bitartean Herbehereetan eta Frisian barrena ibili zen eta frisierari buruzko ikerketa lan batzuk egin zituen. 1671n itzuli zen Ingalaterrara. Garrantzi handia izan zuen gerora bere Etymologicum Anglicanum (1743an argitara emana) obrak.