Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jungfrau

(Eusk. «Birjina»). Suitzako erdialdeko mendi gailurra, Bernako Alpe mendietan. 4.158 m. Berna eta Valaisko kantonamenduak bereizten ditu eta gailurretik hurbil igarotzen da Europan garaien dagoen burdinbidea, Jungfrau eta Mönch mendien artetik hain zuzen (3.457 m). Turismogune garrantzitsua (negu kirolak). Meyer anaia suitzarrek iritsi zuten gailurra lehen aldiz, 1811. urtean.