Jonasz, Michel
Frantses musikagilea (Drancy, 1947). Rock talde bat osatu zuen, beste abeslarientzako abestiak ontzen hasi baino lehen. Bakarlari gisa ez zen 1973. urtea arte aritu. Lehenbizi beste batzuek egindako abestiak kantatu zituen: Super nana (1974), Changez tout (1975). 1977an Du blues, du blues, du blues lanarekin eta Véronique Sansonen kontzertuetan aurretik kantatuaz egin zen ospetsua, jazz edo blues erritmoak maisutasun handiz elkartzen baitzituen. Les Années 80 commencent, Tristesse (1983) eta Unis vers l'Uni (1985) diskoekin erakarri zituen batez ere entzuleak. La Fabuleuse Histoire de Mister Swing (1990) ikuskizunarekin ere arrakasta handia izan zuen. 1980. urteaz gero blues kantari gisa jardun da Michel Jonasz, eta ezin hobeto bateratu ditu umorea eta eramanezintasuna, swing-a eta malenkonia, pop-aren espiritua eta ijitu arima.