Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jolley, Elizabeth

Australiar idazlea (Birmingham, 1923). Ama austriarra eta aita ingelesa zituenez alemana eta ingelesa jakin ditu txiki-txikitatik. Idatzi dituen dramaturgia lanengatik eta nobelengatik da gehienbat ezaguna, baina irratirako ere hainbat antzerki lan ospetsu idatzi ditu, hala nola Gau txostena (1975), Bi gizon korrika (1982). 1980ko hamarkadan argitaratu zuen lehen nobela, ia hirurogei urte zituela: Palomino (1980); harreman lesbiko bat agertzen du bertan, modu ausart eta atseginean. Jolleyren bste eleberri batzuk dira: Putzua (1986), Ama gozoa (1988), Nire aitaren ilargia (1989) eta Sukarraren etxola (1990).