Jones, Allen
Britainiar pintorea (Southampton, 1937). Pintura eta grabatu ikasketak egin zituen Londresen. Gaztetan, Parisera egindako bidaia batean, Delaunayren obrarekin txundituta geratu zen. Bestalde, Ingalaterrako pop musikarekin lotura du, eta bere lanetan Nietzsche, Freud eta Jungen filosofiaren eragina sumatzen da. 1963an Parisko Prix des Jeunes Artistes saria irabazi zuen. Pintatzeaz gainera, hainbat liburu ere idatzi izan ditu. 1968an Figures (Irudiak) liburua argitaratu zuen, eta ondoren, Proyects (Proiektuak) eta Waitress (Zerbitzaria). 1970eko hamarkadan hainbat ikuskizunetarako dekoratuak eta jantziak egin zituen. Liverpooleko Walker Art Galleryk Allen Jonesen bizitzaren erakusketa antolatu zuen 1979an. Erakusketa hori Londresko Serpentine Galleryn, Baden-Badenen eta Bielefelden ere erakutsi da gerora.