Jomon kultura
Japoniako historiaurreko azken garaia, Mesolito Aroaren bukaeratik aurrera (K.a. 6000 - K.a. 300). Lokarri itxurako inpresioez eta erliebez (jomon japonieraz) apaindutako zeramika du ezaugarri garai honek. K.o. X. mendea arte iraun zuen bizirik zeramika molde honek Japoniako iparraldean.