Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jogjakarta

edo Djogjakarta. Indonesiako hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Java uhartearen erdialdean. 398.727 biztanle (1980; 3.169 km2 eta 2.913.000 biztanle ditu herrialdeak). Tren lantegiak eta ehungintza. Javako kultura, folklorea eta eskulangileen ohituren gune eta gordeleku nagusia da. Jogjakartatik hurbil daude Barabudur eta Prambanan-go arkeologia aztarnategi ospetsuak.