Job, Thierry
Frantses eskultorea (Marseilla, 1952). Haurtzaroa Somalian, Aljerian eta Senegalen eman zuen. 1972-1976 bitartean Arte Ederretako ikasketak egin zituen Parisen, eta 1977az geroztik Espainian bizi da, Bartzelonan. Hiri horretan kritikak oso ondo harturiko zenbait erakusketa egin ondoren, Madrilgo 16en IV Erakusketan parte hartzeko deitu zioten, eta bertan, kolore anitzez margotutako makinak, autoak eta hegazkinak aurkeztu zituen. Gero forma klasikoagoak bilatu zituen eskulturan, betiere espresionismoaren kutsuko figurazioa eginez. Bere irudiak landugabeak dira, eta idoloen antzinako estatuen antza dute. Geroago bere lanak surrealismoaren eta Picassoren kutsuz jantzi dira.