Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Job

Bibliako pertsonaia. Haren izena daraman liburuagatik (Joben Liburua) da ezaguna baina juduek pertsonaia historikotzat dute. Damaskotik hurbil dagoen Haura herrian jaio zen. Aberatsa eta ahal handiko gizona zen, baina Jainkoak proba bat ezarri zion. Ondasun guztiak kendu zizkion zein jarrera hartzen zuen ikusteko, benetan zintzoa ote zen jakitearren, eta Jobek apaltasunez onartu zuen haren nahia. Proba hura gainditu ondoren, aurretik zituenak baino ondasun gehiago eman zizkion Jainkoak. Haren liburuan agertzen dira bizi izan zituen gorabeherak.  v  Joben liburua. Joben gorabeherak kontatzen dituen liburua. Bibliako pertsonaia horrek pairatutako galera eta zoritxarrak aipatzen dira liburuaren lehen zatian. Ondoren, Joben eta haren lagunen ideien berri ematen da. K.a. V. mendean idatzi zen liburua, eta egilea ezezaguna da.