Joao Pessoa
Brasilgo ipar-mendebaleko hiria eta portua, Paraibako estatuko hiriburua, Paraiba do Norte ibaiaren bokalean. 396.197 biztanle (1985). Salerosketa portu garrantzitsua da. Elektronika eta kimika industria, metalgintza, ehungintza. Aireportua. Unibertsitatea (1955). v Historia. 1585ean sortu zen hiria eta izen bat baino gehiago izan ditu historian zehar (Filipea de Nossa Senhora das Neves, Frederikstad eta Paraiba). Joao Pessoa Paraibako estatuko lehendakariaren omenetan jarri zioten egungo izena,1930ean.