Jimena Díaz
Asturiasko noblea, Cid Campeador-en emaztea, Oviedoko konde Diego Rodriguez-en alaba. 1074an ezkondu zen Cid-ekin, bere lehengusu Alfontso VI.ak agindurik. Gaztela eta Leonen arteko batasunaren ordain gisa eskaini zion Alfontsok Cid-eri. Senarra erbesteratu zutenean Cardeñako monasteriora joan zen bere seme-alabekin. Presondegira eraman zuten senarraren kontrako epaiketaren garaian eta ez zuten elkar ikusi 1094a arte. 1099an hil zitzaion senarra eta ez dago Jimenaren 1113az geroztiko berririk. Hildakoan Cardeñan lurperatu omen zuten baina gerora Burgosko katedralera eraman zituzten haren hilotza eta baita Cid-erena ere.