Jihad
(Eusk. «ahalegin gorena»). Musulman guztiek islam-a borrokaren bidez zabaltzeko duten erlijiozko betebeharra. Lau bide bereizten dituzte musulmanek jihad agindua betetzerakoan: buruaren bidea, norberaren purifikazioa, deabruaren aurkako borrokan; hizkuntzaren bidea, fede musulmana zabaltzeko; eskuaren bidea, fedearen eginak segurtatzeko, eta ezpata bidea, sinisgabeen aurkako borroka fisikoa eta gerra zilegi bihurtzen dituena. Pareko kontzeptuak bihurtu ditu jihad eta “gerra santua” azken bide honek. v Jihad edo Jihad islamiarra. Iranen alde diharduen xii erakunde armatua. 1983an sortu zen Libanon eta atentatu eta bahiketa ugari egin ditu, Estatu Batuetako eta Europako mendebaleko diplomaziaren kontra bereziki.