Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jiménez de Rada, Rodrigo

Espainiar apaiz eta historialaria (Gares, 1170 ? - 1247). El toledano izenez ere ezaguna. Toledoko artzapezpiku eta kardinal izan zen eta bertako katedrala eraikitzen hasi zen. Alfontso VIII.ari lagundu zion Navas de Tolosako guduan. Gaztelako kantzilerra izan zen Alfontso VIII.aren, Henrike I.aren eta Fernando II.aren garaietan. Palenciako unibertsitatea sortu zuen. Haren lan aipagarrienak: De rebus Hispaniae edo Historia Gothica (Toledanoren kronika izenez ezaguna), Historia Romanorum, Historia Arabum, etab.