Jih-k’a-tse
Tibeteko hego-erdialdeko hiria, Asiako Erdialdeko goi-ordoki handian, Nien-ch’u eta Tsangpo ibaien lotunean. Tsangporen haranean dago, Himalaiako eta Himalaia osteko mendien artean. 50.000 biztanle. Tibeteko bigarren hiria da eta itsas-mailatik 3.900 m gora dago. Hiriaren garrantzia Tashi-Lunpo (“Bedeinkazioaren mendia”) monasterioan dago; budismoaren toki sakratuetako bat da eta Pantxen Lamaren egoitza izan zen antzina. v Historia. Gendum Trunpa-k, lehen Dalai Lamak, eraiki zuen XV. mendean (1447-1453) eta han sortu zen Gelukpa, Tibeteko budismo ortodoxoa, lamaismo izenaz ere ezaguna dena. Indiako budismoaren aldaketa moduan sortu zuen Tsong Kapa berritzaileak XV. mendearen hasieran.
- Jiddah
- Jien
- jig
- Jigoku
- Jihad
- Jih-k’a-tse
- jikake
- jikarilla
- Jimena Díaz
- Jimena
- Jiménez Bascardo, Francisco