Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jikake

iz. Etnogr. Hondurasko ipar-mendebalean, Negro ibaiaren eta Ulva ibaiaren artean bizi den indiar herri bateko kidea. Ez dago herri honi buruzko berri askorik baina gaur egungo jikakeen kultura Nikaragua ipar-ekialdeko miskito eta sumo herrien antzekoa da. Herri nekazaria da batez ere, baina arrantzan eta ehizan ere aritzen dira. Bi jainko on dituzte eta bat txarra. Azken honi soilik egiten dizkiote eskaintzak.