(It. La Gerusalemme liberata). Torcuato Tasso idazle italiarraren poema epikoa. 1570-75 bitarteko urteetan idatzi zuen eta 1581ean argitaratu. Hogei kantuk osatzen dute poema eta Lehen Gurutzada eta Godofredo Bouillon-goak Jerusalem hartu zueneko gertakariak ditu kantagai.