Jerusalemgo Erresuma Latindarra
Lehen Gurutzadako latinoek Jerusalem menderatu ondoren sortutako erreinua (1099). Godofredo Bouillongoa, Hilobi Santuaren Babesle tituluarekin, izan zen lehen erregea; harekin batera, aitagoien bat zen agintari. Godofredok Samariara eta Galileara zabaldu zituen Judearen mugak. Haren ondorengo Balduin I.ak Akabako golkoraino hedatu zuen erreinua. Gero, nusulmanak bateratu egin ziren eta latinoek beren lurraldea babestu behar izan zuten konkistak alde batera utzirik. Guido Lusignangoaren garairako oso murriztuta zegoen Jerusalemgo erreinua. III. eta IV. gurutzadetan nolabait indartu zen, baina ez zuen asko iraun; 1243. urte inguruan, aitonen semeen eta merkatarien arteko gatazkak sortu ziren eta horrek erraztu zien konkista musulmanei.
- jertse
- Jeruntze
- jerusalemdar
- Jerusalem askatua
- Jerusalem
- Jerusalemgo Erresuma Latindarra
- Jerusalemgo Sinodoa
- jesaile
- jesaite
- jesan, jesa(i)ten
- jesapen