Jerusalemgo Sinodoa
Ekialdeko Eliza Ortodoxoaren bilkura, 1672an Belenen egin zena. Sinodorako deia Dositheos-ek egin zuen, Eliza Ortodoxoa katolikotasunetik eta protestantismotik bereizteko. Cyril Lucaris-en Confessio liburua atzera bota zen eta La Confessio de Dositheus onartu zen ortodoxoen dotrina ofizialtzat.