Jehuda ha-Nasi
(Hebr. ha-Nasi «printzea» eta Rabbi «irakaslea» deitua). Juduen politika eta erlijio buruzagia (135 - 220). Galileako sanedrineko buruzagi nagusia izan zen erromatar inperioaren garaian; harremanak izan zituen, juduen egoera hobetu nahian, Marko Aurelio enperadorearekin, eta Mishnah edo judaismoaren irakatsien bildumen idazle eta antolatzaile nagusia izan zen. Tannaim edo Juduen Ahozko Legearen azken irakasle handienetako bat izan zen.
- Jefferson, Thomas
- Jeffreys, Harold
- Jehol
- Jehova
- Jehuda ha-Levi
- Jehuda ha-Nasi
- jeinu
- jeke
- JEL
- jela
- Jelasio Ia