Jeffreys, Harold
Ingeles astronomoa (Durham, 1891 - 1989). Eguzki sistemaren sorrerari buruzko teoria bat eman zuen Jeansekin batera. Lurraren egiturari eta itxurari buruzko azterketak egin zituen. Royal Astronomical Society eta International Seismological Association elkarteetako lehendakaria izan zen. Haren lan aipagarrienak: The Earth (1929, Lurra), Methods of Mathematical Physics (1946, Matematika fisikoko metodoak, Bertha S. Jeffreys-ekin eginiko lana).