(Jaungoikua eta Lagi Zarra). Sabino Aranak abertzaletasunaren oinarri gisa hartu zituen eduki nagusien laburdura (Jaungoikoa eta Lege zaharra), abertzaleek, 1936ko gerra arte batez ere, asko erabili dutena. Gaur egun Eusko Alderdi Jeltzaleak erabiltzen du bere izenean.