Jeffers, John Robinson
Estatu Batuetako poeta (Pittsburgh, 1887 - Carmel, Kalifornia, 1962). Ezkortasunez, bortizkeriaz eta eromenez beteriko lanak idatzi zituen. Lan aipagarriak: Flagons and Apples (1912, Txarroak eta sagarrak), Tamar and other Poems (1924, Tamar eta beste poema batzuk), Cawdor and other Poems (1928, Cawdor eta beste poema batzuk), Give your heart to the hawks (1933, Emaiezue bihotza belatzei), Hungerfield and other Poems (1954, Hungerfield eta beste poema batzuk). Euripidesen Medea obraren egokitzapen bikain bat aurkeztu zuen 1946an.
- Jeans, James Hopwood
- Jebus
- jebustar
- Jeddah
- jeep
- Jeffers, John Robinson
- Jefferson, Arthur Stanley
- Jefferson, Thomas
- Jeffreys, Harold
- Jehol
- Jehova