Jeans, James Hopwood
Ingeles fisikari eta astronomoa (Londres, 1877 - Dorking, Surrey, 1946). Mundua laino espiraloide batetik sortu zela dioen teoria eman zuen aditzera; irradei, dinamikari, lurrunei eta grabitazioak izarretan duen eraginari buruzko ikerketak ere egin zituen. Zabalkunde lanakThe Universe Around Us (1929, Gure inguruko mundua), eta Through Space and Time (1934, Espazioan eta denboran barrena) eta teknikoakThe dynamical Theory of Gases (1904, Gasen teoria dinamikoa); Theoretical Mechanics (1906, Mekanika teorikoa), The Matematical Theory of Electricity and Magnetism (1908, Elektrizitatearen eta magnetismoaren matematika teoria); Introduction to the Kinetic Theory of Gases (1940, Gasen teoria zinetikoaren hastapenak).