Jawara, Dawda Kairaba
Gambiar politikaria (Barajally, 1924). Nekazari eta merkatari musulman baten semea. 1948an Glasgowra (Eskoziara) joan zen albaitaritza ikastera. 1958an Gambiako britainiar koloniako albaitari funtzionario nagusi izendatu zuten, baina bi urte geroago kargua utzi zuen Herriaren Alderdi Aurrerakoia gidatzeko. 1960an aulki bat lortu zuen Gambiako Parlamentuan, eta Hezkuntza ministro izendatu zuten; 1963an Lehen Ministro bihurtu zen, eta karguari eutsi zion 1965ean Gambiak Commonwealthen barruan independentzia lortu zuenean. 1970ean gambiarrek erreferendum bidez Errepublika independentea aldarrikatu zutenean lehendakari hautatu zuten. 1981ean kargua utziarazi nahi izan zioten. 1982an Gambia eta Senegal bildu zituen Senegam konfederazioan, eta bera izan zen lehendakariordea. 1989an konfederazioa desegin zenean Gambiako Errepublikaren lehendakari izaten jarraitu zuen eta 1992an bere bosgarren agintaldirako hautatu zuten. 1994ko uztailean militarrek Jawararen gobernua eraitsi zuten, eta beren kontrolpean jarri zuten Gambia.
- JAVA
- Javako itsasoa
- javanera
- Javerri
- Javier
- Jawara, Dawda Kairaba
- Jawlensky, Alexei
- Jaxu
- Jay, John
- Jayavarman
- Jayawardene, Junius Richard