Jayawardene, Junius Richard
Srilankar politikaria (Colombo, 1906 - Colombo, 1996). Zuzenbidean lizentziatua. Estatu Kontseiluko kide gisa hasi zen politikan, 1943an. 1947an, Nazio-Batasunaren Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen. 1947tik aurrera diputatu eta ministro izan zen. Eremu afroasiarraren sozioekonomiaz arduratu zen, jarrera moderatuaz beti. 1970ean oposizioaren parlamentuko liderra izan zen, eta 1973an bere alderdikoa. 1977ko hauteskundeak irabazi zituenean Lehen Ministro izendatu zuten eta, konstituzioa aldatu ondoren, 1978an eta 1982an presidente atera zen. Agintea izan zuen garaian Mendebaldearekiko harremanak sakontzea, nazio barruko mugimendu separatistak zapaltzea eta merkatu libreko ekonomia bultzatzea izan ziren bere ahalegin nagusiak. 1989ko urtarrilean ordu arte Lehen Ministro izandako Rnasinghe Premadasa atera zen lehendakari.; konstituzioak bi agintaldi onartzen dituenez gehienez ere, ez zuen berriz hauteskundeetara aurkezterik izan.
- Jawara, Dawda Kairaba
- Jawlensky, Alexei
- Jaxu
- Jay, John
- Jayavarman
- Jayawardene, Junius Richard
- Jayo Basterra, Aingeru Iker
- jazar
- jazarbide
- jazarkunde
- jazarle