Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

javanera

iz. Indonesiakoen saileko hizkuntza, Javan hitz egiten dena. Hiru dialekto nagusi ditu eta horien artean hedatuena erdialdekoa da, Surakarta aldekoa bereziki. Lexikoa oso aberatsa da, hizkuntza askoren maileguak ditu; trataera eta hizkuntza maila desberdinak ditu. XIII. mendean agertu ziren Nazio Kronikak, eta horiekin nazio elementua literaturan. Gorteetan bizi ziren erlijio gizonek idatzi zituzten. Bali uhartean jaso dira erdi mailako javaneraz idatzitako lan gehientsuenak. Surakarta garaiaren hasieran literatura eta hizkuntza berritzen eta eguneratzen saiatu ziren idazleak. Baina geroztik eta gaur egun arte, Balai Pustakak agertu dituen berrikuntza asmo horiek ez dute izan eraginik, eta tradizionalista izaten segitzen du javanerazko literatura.