Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jayavarman

Kanbodiako zenbait erregeren izena. Garrantzitsuenak Jayavarman II.a eta Jayavarman VII.a izan ziren.  v  Jayavarman II.a. (770-850). 800 eta 850 bitarteko urteetan izan zen errege. Khmer inperioa sortu eta bere herriaren batasuna gauzatu zuen.  v  Jayavarman VII.a. (1200. urte inguruan hila). 1180-1200 bitartean izan zen errege. Champa menderatu zuen eta khmer inperioaren mugak zabaldu zituen.