Javako itsasoa
(Sondako itsaso izenaz ere ezaguna). Java eta Borneo uharteen artean dagoen itsasoa, Indonesian. 480.000 km2-koa du hedadura, baina ez da oso sakona (68 m batez beste). Hegoaldeko Txinarekin lotzen du Karimata itsasarteak, Celebeskoarekin Masakar itsasarteak eta Indiako Ozeanoarekin Sondakoak. Borroka latzak izan ziren han II. Mundu Gerran; Javako itsasoko gudua deitzen zaiona, hain zuzen.