Jaurgain, Jean
Zuberotar historialari eta literatura kritikaria (Ozaze-Zühara, 1842 - Ziburu, 1920). Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran parte hartu zuen. Bigarren Karlistaldia zela eta, Nafarroara jo zuen Parisko kazeta garrantzitsu batentzat berriketari lanak egitera. Iruñean egon zen bitartean (1885,1886,1891) hango artxiboak miatu zituen. Historia eta heraldika gaietan jakintza handiko gizona izatera iritsi zen. La Gazette de France, RIEV, BSB, Revue de Gascogne eta Revue des Etudes Anciennes aldizkarietan eman zituen argitara historiari buruzko lanak. Euskaltzaleen Biltzarra erakundeko lehendakari izan zen.