Jastrun, Mieczyslaw
Poloniar poeta (Korolowka, 1903 - Varsovia, 1983). Krakoviako unibertsitatean ikasi zuen. Maisutasun handia erakutsi zuen Lehen Mundu Gerraren ondoren idatzi zituen lanetan, formari dagokionez bereziki. Varsovian bizi izan zen ezkutaturik nazien okupazioaren garaian eta 1944. urtean eman zituen argitara garai hartako poemak (Godzina strzezona, Isil-ezkila). Gerraondokoak dira, nolanahi ere, haren poema hoberenak: Goracy popiól (1956, Hauts beroak), Genezy (1959, Genesia). XX. mendeko olerkarien lanak itzuli zituen (Maiakowski, García Lorca, Rimbaud, Éluard, Aragon…) eta Adam Mickiewicz eta Jan Kotxanowski poeta poloniarren biografiak idatzi zituen.
- jasotzaile
- jasotze
- jaspe
- Jasper, Herbert Henry
- Jaspers, Karl
- Jastrun, Mieczyslaw
- jat
- Jata
- Jatabe
- Jataka
- jate